XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur txakolin eguna ospatzen da Euskal Jaien barne, herri bazkaria izango delarik Xole ARAMENDI.

Epaimahaiaren erabakiaren ondoren produktuen salmenta egingo da.

Gaur, irailak 2, lehengo igandean hasera emandako Euskal Astearen barnean hainbat ekitaldi ospatuko dira egun osoan zehar, hauen artean barazki sariketa, txakolin dastaketa, bazkari herrikoia, eta bertsolari gazteen txapelketa agertzen direlarik.

Bazkari, lore eta baserriko landagaien sariketa

Aurtengo txakolin egun honek inguruko baserritarren inguratzearekin emango dio hasera Kale Nagusian zehar beraien baratz eta soroetako barazki, lore eta landagaiak herritar guztien ikusgai ipiniko dituztelarik, sasoi honetako produktuak erakutsiz.

Herritarrak, berriz, goizeko 10etatik aurrera kalitate ezin hobeagoko barazkiak erosteko asmoz hurbilduko dira.

Barazkiei dagokionez, sariak lehenengoarentzat 12.000 pezeta, bigarrenarentzat 10.000 pezeta eta hirugarrenarentzat 8.000 pezeta izango dira.

Lore sariketan, berriz, lehenengoak 10.000 pezeta eta bigarrenak 8.000 pezeta jasoko dituzte.

Azkenik, baserriko landagaien sariketan lau sari banatuko dira bakoitza 6.000 pezetakoa.

Epaimahaiak goizeko 10etan emango du bere erabakia eta ondoren produktu guztiak salmentan jarri ahal izango dira.

Esan behar da saritu gabeko postu bakoitzak 5.000 pezeta jasoko dituela.

Makailu sariketa, txakolin dastaketa

Ondoren, 11`30etan, eta Barren Plazan.

Makailua eguerdiko ordubaterako prest egongo da epaimahaiak dasta dezan eta bi sariketa mota egongo dira: makailu tortila (gutxienez 6 lagunentzat) 5.000 pezeta eta oroigarriarekin, eta makailua nahi den modura (gutxienez 6 lagunentzat) irabazleari 10.000 pezeta emango zaiolarik.

Eta gaurko egitarauarekin jarraituz, goizean zehar txakolin dastaketa izango da ondoren nahiko txakolina edan ondoren, bazkari herrikoia izango delarik ordubi t`erdietan, honoko menuarekin: tomatea entsaladan, marmitakoa, gazta eta menbriloa, izozkia, kafea, kopa eta purua helduentzat 800 pezeta ordainduz eta haurrentzat, berriz, oilaskoa patata frijituekin, 400 pezetagatik.

Bazkari honen antolakuntzan Euskal Herrian Euskaraz, Zarauzko Gastronomi elkarteak eta kuadrilen batzordea aritu dira, bazkalondoan trikitilariak, bertsolariak, Patxi Sainz getariar kantaria... izango direlarik jai giro ederrean.

Bikote gazteen dantza txapelketa

Arratsalde partean, 7etan hasita, bikote gazteen dantza txapelketaren txanda izango da Musika Plazan bertan 14 urte bete ez dituzten bikoteek hartuko dutelarik parte.

Sariak 10.000 pezeta eta txapelak lehenengo bikotearentzat, 8.000 pezeta bigarren bikotearentzat eta 6.000 pezeta hirugarren postuan geratzen den bikotearentzat.

Bestalde, jazkera hoberenari ere 5.000 pezetako saria emango zaio.

Azkenik, egunari amaiera emateko, gaueko 10.30etan eta Antoniano Zineman bertsolari gazteen XII. txapelketa ospatuto da gai jartzaile moduan Andoni Egaña herriko bertsolaria arituto delarik.

Saio honetan, V. Basarri paper lehiaketaren saribanaketa egingo da.

Aurtengoan lehenengo saria Pello Esnal-ek irabazi du, 100.000 pezeta jasoko dituelarik eta bigarren saria Joxe Mari Lertxundirentzat izan da 50.000 pezeta jasoko dituelarik, 22 lanen artean.